Sanjuanetako herri bazkariko tiketak berriro salgai, barixakuan
2026/06/02
13:48
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Sanjuanetako Gazte Egunean, ekainaren 23an, egingo den herri bazkarirako bigarren tiket salmenta iragarri du Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordeak.
Salmenta postua Untzagan izango da, arratsaldeko zortziretan. Tiketarekin batera jaietako kamiseta eta turno bat banatuko da.