Sanjuanetako lehen txupinazoa Estaziñokoek bota dute gaur

Sanjuanetako lehen txupinazoa Estaziñokoek bota dute gaur
2013/06/21 00:00
eta kitto!

Estaziño kalekoak hasi dira beste inor baino lehen sanjuanak ospatzen. Urteroko txupinazoa beste urte batzuetan baino egun bat aurretik, gaur (barixakua, hilak 21) 14.00ak jota bota dute, ofizialaren bezperaren bezperan, barixakua dela aprobetxatuz. Betiko moduan, umore onean eta soinujoleak gidatuta txikiteoan ibili dira.