Sanjuanetako Marmitako Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

Sanjuanetako Marmitako Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago
2015/06/10 00:00
eta kitto!

XXII. Marmitako Txapelketan izena emateko epea ekainaren 17ra arte dago zabalik. Izenemateak PEGORAn (Hiritarren Zerbitzurako Bulegoan) egin beharko dira. Lehiketa ekainaren 25ean izango da, 11:30ean, Untzaga plazan. Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte.


Taldeek ordu erdi lehenago han egon beharko dute zein tokitan jarri behar diren jakiteko. Lehiaketa 13:00etan amaituko da. Marmitakoa prestatzeko behar diren osagai eta tresna guztiak, lapikoa barne, par­tehartzaileek eraman beharko dituzte.


Gutxienez sei lagunendako beste prestatu beharko dute; beraz, hona hemen erabili beharreko osagaiak:



  • 2 kilo patata

  • kilo eta erdi hegaluze

  • tomate naturala, piper txorizeroak, piper  berdeak, tipula, berakatza, oliba olioa, gatza, eta nahi izanez gero, ardo zuri lehorra.


Talde bakoitza bi lagunek osatu­ko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi dire­nak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du. Gehien jota 30 bikote.


Epai-mahaikideak eskualdeko sukaldari profesionalak izango dira eta sari hauek banatuko dira:


- Garaikurra, txapelak eta 90 € .


- Garaikurra eta 60 €.


- Garaikurra eta 30 €.