Sanjuanetako marmitako lehiaketarako izen-ematea zabaldu dute
Izena emateko formulario bat bete behar da udalaren webgunean.
2025/06/06
13:00
eta kitto!
Sanjuanetako XXX. marmitako lehiaketarako deialdia egin du Eibarko Udalak, eta izena emateko epea ekainaren 18ra artekoa da. Lehiaketa ekainaren 25ean izango da, 11:30ean Untzaga plazan.
Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute, baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du. Informazioa eta izen-ematea Eibarko Udalaren webgunean.