Sanjuanetan alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina lehiaketan parte hartzeko epea laster zabalduko da

Lanak aurkezteko epea apirilaren 22an zabalduko da
Sanjuanetan alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina lehiaketan parte hartzeko epea laster zabalduko da
2024/04/08 12:21
eta kitto!

San Juan jaietatako gero eta gutxiago falta da, eta Eibarko Udaleko Gizartekintzako Batzordeak alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea apirilaren 22tik maiatzaren 12ra izango da.

Eskuragarri daude deialdiaren oinarriak.