Sanjuanetan euskeraz eskatu!
75 tabernetako kamareroek EUSKERAZ ESKATU txapa eramango dute
Aste honetan zehar Euskeraz Eskatu leloa daramaten txapak banatu ditu ...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraz Primeran kanpainarekin bat egin duten 75 tabernetan.
Geure esku dago lehen berba euskaraz egitea, hau da, euskeraz eskatzea. San Juanetan ez dugu aitxakiarik izango, kamareroek EUSKERAZ ESKATU dioen pin edo txapak eramango dituztelako. Helburua bezero edo kontsumitzaileok euskaraz eskatzera animatzea da.
Pin-ak astelehen eta astearte bitartean banatu dira tabernetan eta tabernariei gutxienez ekainaren 19tik 27ra biratean ipintzea eskatu zaie. Keinu txiki bat besterik ez da, baina keinu txiki horrek asko alda dezake egoera.
Horrekin batera, deialdia egin zaie tabernariei ahal duten neurrian euskal musika ipintzeko. Horretarako Oihan Vegak prestatutako euskal kanten zerrenda bat banatu da herriko tabernetan.
Edonola ere, euskara erabiltzera, euskaraz bizitzera eta jaixetaz euskaraz gozatzera animatu nahi ditugu eibartarrak eta gure herrira datozen guztiak.