Santa Kurutzeko jaiak giro paregabean igaro dituzte
2013/05/06
00:00
eta kitto!
Asteburu osoan geratu barik ibili dira Santa Kurutzen, auzoko jaiak ospatzen. Barixakuan Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto bertsolariekin afaria egin zuten Ixua jatetxean. Zapatuan meza entzun eta hamaiketakoa jan eta gero, umeendako jolasak eta auzoko asto-probak etorri ziren; azken hauetan Agarraspi baserriko Pepi astoa izan zen txapelduna eta bigarren onena, berriz, Gisasola baserriko Rubia. Eta atzo (domeka) jaiak agurtu baino lehen, meza amaituta Kezka dantza taldekoen eskutik soka-dantza ospatu zuten ermita parean eta jaien azken txanpan sartuta, umeendako jolasak eta auzoko gazteen arteko herri kirolak jokatu zituzten. Argazki bilduma ikusteko hemen klikatu.