Santa Kurutzeko Jaiak zapatuan eta domekan
Aurreko asteburuko bertso-afarixarekin motorrak berotu eta gero, asteburuan Santa Kurutzeko jaixak bete-betian ospatuko dittue. Zapatuan programia goizetik hasiko da, 10.30xetako kanpai hotsaren erritmora. 11.00etan Gorosta eta Mandiola auzuetako hildakuen aldeko mezia egingo da Santa Kurutzeko ermittan eta, ondoren, hamaiketakua hartuko dabe. Eguardixan Oier Balzola eta Unai Andonegi trikitilarixen saiua hasiko da eta ordu erdi geruago umiendako jolasen txandia izango. Auzoko gaztiak 13.00ian ekingo detse herri jolaseri eta bazkarixa 14.30xetan Ixua jatetxian izango da. Bazkalostia trikitilarixak girotuko dabe.
Eta domekan, Santa Kurutz egunian, atzera be kanpai eta meziarekin hasiko dabe eguna. Ondoren, Mugi Panderoa erromerixa taldiak girotutako piskolabisa, Eibarko Kantuzaleak abesbatzaren saiua, Kezka dantza taldiak eta Usartza txistulari taldiak eskinduko daben soka-dantzia, umiendako jolasak eta txapel jaurtiketia eukiko dittue, jaixak hurrengo urtera arte agurtu baiño lehen.