Santa Kurutzeko jaiek asteburua beteko dute
Gaur (barixakua, hilak 3) hasi eta domekara bitartean jaia bete-betean biziko dute Santa Kurutzen, horretarako Udalak eta auzoko jai batzordeak antolatutako programari esker: gaur 17.30etan kanpai-errepikak eta mezak ekingo diote egitarauari eta gauerako bertso-afaria prestatu dute Ixua jatetxean, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto bertsolariekin. Bihar goizean meza eta gero hamaiketakoa egingo dute eta eguerdian Jon Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariek saioari ekingo diote. Jarraian umeendako jolasak, auzoko asto probak, bazkaria eta erromeria egingo dituzte. Domekan, jaiak agurtu baino lehen, berriz ere meza ospatu eta soka-dantza, umeendako jolasak eta auzoko gazteen arteko herri kirolak jokatzeko tartea hartuko dute. Jarraian egitarau osoa irakur dezakezue:
Santa Kurutzeko Jaiak
Barixakua 3
17.30.- Kanpai-errepika.
18.00.- Meza, Santa Kurutzeko ermitan.
21.00.- Bertso-afaria Ixua jatetxean, Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto bertsolariekin.
Zapatua 4
10.30.- Kanpaiak.
11.00.- Meza, Santa Kurutzeko ermitan. Ondoren, hamaiketakoa.
12.00.- Trikitilariak: Jon Ostolaza eta Unai Andonegi.
12.30.- Haurrentzako jolasak.
13.00.- Auzoko asto probak.
14.30.- Bazkaria, Ixua jatetxean. Ondoren erromeria, Jon Ostolaza eta Unai Andonegirekin.
Domeka 5
10.30.- Kanpaiak.
11.00.- Meza, Santa Kurutzeko ermitan eta piskolabisa.
12.00.- Soka-dantza, Kezka dantza taldearen eta Usartza txistulari taldearen eskutik.
12.30.- Haurrentzako jolasak.
13.00.- Herri kirolak auzoko gazteen eskutik.
14.30.- Jaien amaiera, kanpaiekin.