Santa Kurutzeko jaietan primeran ibili ziren
Jende mordoa elkartu zen Santa Kurutz ermita inguruan
2024/05/07
11:12
eta kitto!
Aurreko barixakuan izan zen Santa Kurutz eguna eta asteburuan jende mordoa elkartu zen ermita inguruan Gorosta-Mandiolako baserritarrek prestatutako jarduerekin gozatzeko: meza, ume eta helduentzat jolasak, herri-kirolak, musika, dantzak... Aparteko giroa egon zen Santa Kurutzen, argazkietan ikus daitekeen moduan.