Santa Zeziliaren omenezko emanaldiak

Santa Zeziliaren omenezko emanaldiak
2014/11/21 00:00
eta kitto!

Bihar, azaroak 22, Santa Zezilia musikarien babeslearen eguna izango da eta, urteroko moduan, herriko musikariek saio eta emanaldi bereziak eskainita omenduko dute euren zaindaria. Gaur (barixakua, hilak 21) 19.00etatik aurrera Sostoa abesbatzakoak Toribio Etxebarrian kantuan ibili dira, 21.00etan Gabonetako otarraren zozketa egiteko ordua ailegatu bitartean. Eta, urteroko moduan, Cielito Musika Bandak "serenata" eskainiko du zapatu gauerdiko kalejiran. Domekan, berriz, Cielito musika bandak eta Sostoa abesbatzak elkarrekin jardungo dute estreinekoz Coliseoko taula gainean, 12.30etan hasiko den Santa Zezilia kontzertuan.