Santa Zeziliaren omenezko kalejira egingo dute gaur Musika Eskolako ikasleek

Santa Zeziliaren omenezko kalejira egingo dute gaur Musika Eskolako ikasleek
2015/11/18 00:00
eta kitto!

Azaroaren 22an Santa Zezilia musikarien zaindariaren eguna dela-eta, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleek bere omenezko kalejira egingo dute gaur (eguaztena, hilak 18), 17:00etan, Portaletik abiatu eta Untzagaraino, handik Fermin Calbeton kalea zeharkatuta Musika Eskolara buelta egiteko. Amaieran, parte hartu duten ikasleei txokolatea emango diete.