Sardina-jana eta igel-toka txapelketa egingo dira gaur gauean Xania tabernan

Txolo Egialderen oroimenezko txapelketa 22:30ean hasiko da.
Sardina-jana eta igel-toka txapelketa egingo dira gaur gauean Xania tabernan
2025/07/18 15:43
eta kitto!

Aurreko asteko eguena, uztailaren 10a izan zen San Kristobal eguna eta, izen bereko auzoan jaiak antolatzeari laga badiote ere, modu apalago batean ospatuko dute gidariak zaintzen dituen santuaren eguna gaur Xania tabernan: 20:00etan sardina-jan herrikoia egingo dute bertan eta, ondoren, 22:30etik aurrera, V. Igel-toka Txapelketa jokatuko da, Txolo Egialderen oroimenez. Irabazleentzat sariak egongo dira eta izen-ematea doan da.