Sardinaren entierro txikiarekin agurtu ditugu Aratosteak
Aurretik umeentzat jolasak egin dituzte Untzagan.
2026/02/17
22:30
Silbia Hernandez Arrazola
Aratoste Martitzena da gaur eta, urtero bezala, Aratosteak ospatzeko jai-egitarauari agur esateko ordua ailegatu da. Hori bai, aurretik azken ospakizunentzat tartea izan dute etxeko txikienek; arratsaldean ederto ibili dira Untzagako karpan, Astixakoek beraientzat bereziki prestatutako jolasetan. Eta, horiek amaitu eta jarraian, Sardinaren Entierro Txikia egin dute, Adolfo Jainagaren eskolako trikitilariek lagundutako kalejiran.




