Sarek eta Euskal Herriko Pegatineroen Elkarteak presoen pegatina erakusketa zabaldu dute gaur Topalekuan

Urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.
Sarek eta Euskal Herriko Pegatineroen Elkarteak presoen pegatina erakusketa zabaldu dute gaur Topalekuan
2025/01/07 19:28
eta kitto!

Gaurtik hasita eta urtarrilaren 10era arte, presoen pegatina erakusketa ikusi ahalko da Topalekuan, Sare eta Euskal Herriko Pegatineroen Elkartearen eskutik, egunero 18:30etik 20:30era. 
Euskal Herriko Pegatineroen Elkartea (EHPE) 2018an, Añorgako topaketa ostean egindako bileran sortu zen, baina ibilbidea aurretik hasita zegoen: “2002an Udondon hasi ginen topaketak antolatzen, urtero herri eta probintzia desberdinean. Hortik aparte, dozenaka erakusketa egin ditugu, orokorrak edo gai desberdinekin (gaztetxeak, presoak, euskara…), eskatzen digutenaren arabera. Argitalpenekin ere badugu lankidetza, horren adibide Euskal Memoriak ateratako hiru liburu edo Jarrairen sorreraren 40. urteurrena ospatzeko atera zen liburua”.
Urteroko ekintza nagusia urteroko topaketa izaten da: bertan kide guztiak elkartu eta pegatinak trukatzen dituzte: “Bakoitzak bereak mahai gainean laga eta beste lagunek utzitako pegatinak hartu daitezke. Ez dugu pegatinarik erosten, ezta saldu ere, gure filosofiaren kontra dagoelako. Guretzako pegatinak dokumentu historikoak dira, eta gure gizartearen aberastasuna adierazten dute. Horregatik, etxean, ganbaran edo kajoi batean pegatinarik euki ezkero, mesedez ez bota. Gorde eta gurekin harremanetan jarri”.
Harremanetan ipintzeko, 676 119 422 telefono zenbakira deitu edo txoni17@gmail.com helbidera idatzi daiteke.