Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Autoeskolen Federakuntzak abian jarri duten Gidabaimenak euskaraz! ekimenaren bitartez, Eibarren Akebaik 100 euroko erosketa bonua banatuko die gidabaimena euskaraz gainditzen duten hiru eibartarri. Horretarako herriko autoeskolen laguntza izango du AKEBAIk. Hauek dira euskaraz atera daitezken proba teorikoak: AM, A1, A2, A, B, C1 – C, D1 – D eta E.

Hauek dira bonua jaso ahal izateko bete behar diren baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea.
  • Azterketa teorikoa 2026ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean gainditzea.

Eskaria egiteko bidali emaila eibarrenakebai@gmail.com –era abenduaren 31 baino lehen, ondorengo dokumentuekin:

  • Ikastaroa eta/edo azterketaren matrikula ordaindu izanaren bankuko agiria
  • Azterketa gainditu izanaren agiria

Informazio gehiago: eibarrenakebai@gmail.com / 943 708426 edo 688 854 965 (WhatsApp bidez ere bai).

Gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen duten autoeskolen mapa hemen dago ikusgai: https://gidabaimenakeuskaraz.eus/autoeskolak/