SD Eibar da Hypermotion Ligako lider berria
Zazpigarren garaipena jarraian lortu zuen larunbatean Hypermotion Ligako SD Eibar-ek Albaceteren aurka. Jokin Aranbarrik zuzentzen duen taldeak 1-3 irabazi zion sailkapeneko azken postuan dagoen taldeari eta, Castellók atzo berdindu ondoren, lider jarri da 21 punturekin.
Partida ez zen ondo hasi Eibarrentzat. 3. minutuan, Rober Gonzalezek Jon Mikel Magunagoitiaren atea zulatu zuen eta lehenengo zatian zehar Gaztela Mantxako taldea izan zen jokoan nagusi.
Atsedenalditik bueltan, ostera, partida guztiz aldatu zen. 48. minutuan, Ander Madariagak neurketa berdindu zuen eta, 66. minutuan, Lluis Lopezek baloia bere atean sartu zuen, Alvaro Rodriguezen jaurtiketa bat desbideratu ondoren. Albacetek markagailua irauli nahi izan zuen, baina Eibarrek mina egiten zion kontraerasoetan eta, 94. minutuan, Pejiñok 1-3 erabakigarria ezarri zuen.
Historiako boladarik onena dihardu izaten Eibarrek eta horri eutsi nahi dio datorren astelehenean, urriak 12, 18:30ean, Real Oviedoren aurka Carlos Tartiere zelaian jokatuko duen partidan.