SD Eibar-ek Espanyolen aurkako partidurako sarrerak jarri ditu salgai

SD Eibar-ek Espanyolen aurkako partidurako sarrerak jarri ditu salgai
2023/10/30 10:24
eta kitto!
Kataluniako taldeak 352 eserleku bidali ditu, 25 eurora, barixaku honetan, 21:00etatik aurrera, SD Eibar-ek Cornellá de Llobregateko Stage Front Stadiumean jokatuko duen partidurako. Sarrerak talde kataluniarraren gune bisitariari dagozkio, eta bakarrik gaur eta bihar salduko dira Orxaingo jendearentzako bulegoan, goizeko 09:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte. Ezinbestekoa izango da sarrera bat eskuratzen duen zale bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak ematea.

Aurretik, dena dela, Errege Koparen lehenengo kanporaketari egingo dio aurre Joseba Etxeberriaren taldeak, bihar bertan. 3. RFEF Mailan jokatzen duen Lorca Deportiva izango du aurkari eta haren Francisco Artés estadioan jokatu beharreko partidua ere 21:00etan hasiko da.