SD Eibar-ek galdu egin du lehen garaipenaren bila zebilen Espanyolen aurka
Espe Pizarroren golak eta lehen zati bikain batek ezin izan zuten saihestu igo berriaren garaipena. Modu horretan, Yerai Martinen taldeak, liga hasierako bi garaipenen ondoren, hirugarren porrota jaso du jarraian. Dani Jarque estadioko partiduko ordu erdia betetzera zihoanean, Espe Pizarrok Eibarren alde markagailua zabaldu du areaz kanpotik, Monnecchik lagunduta. Armaginak nagusi izan ziren jokoan, eta lehen zati bikaina egin zuten, atsedenaldira arte.
Itzuli eta minutu gutxira, Arola Apariciok berdinketaren gola sartzea lortu zuen, Eibarren defentsa aurreratuta zegoela aprobetxatuz. Hortik aurrera, partiduko tarte horretan etxeko taldea izan zen protagonista, Eibarren ate ingurura hainbat etorrera arriskutsu eginez; azkenean kataluniarek bigarrena sartu arte. Etxekoek markagailua defendatzen amaitu zuten norgehiagoka.