SD Eibar-ek Oviedora joateko autobusa eta sarrera eskaintzen ditu 55 euroan

Urriaren 12an jokatuko du taldeak Real Oviedoren aurka, 18:30ean, eta klubak 306 sarrera jarri ditu zaleen eskura
SD Eibar-ek Oviedora joateko autobusa eta sarrera eskaintzen ditu 55 euroan
2026/10/06 13:09
Ekhi Belar Errasti

SD Eibar-ek Oviedora joateko zaleentzako bidaia antolatu du, urriaren 12an Real Oviedoren aurka Hypermotion Ligako 9. jardunaldian jokatuko duen partida dela eta. Klubak, Viajes Premier bidaia-agentzia ofizialarekin elkarlanean, autobusaren eta sarreraren paketea eskainiko du 55 euroan.

Autobusa 08:00etan aterako da Eibartik, eta itzulera partida amaitutakoan izango da. Neurketa 18:30ean hasiko da. Guztira, 306 sarrera egongo dira eskuragarri, eta autobusa atera ahal izateko gutxienez 40 lagunek eman beharko dute izena. Kopuru horretara iritsiz gero, SD Eibar-ek bere gain hartuko du bete gabeko plazen kostua.

Bestela, bidaia bere kabuz egin nahi duten zaleek sarrera 20 euroan eskuratu ahal izango dute.

‘Autobusa + sarrera’ paketean izena emateko epea urriaren 7ko 19:00etan amaituko da. Izapidea online egin daiteke, edo aurrez aurre Ipuruan dagoen Orsaixan gunean, 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 19:00etara.