SD Eibar eta CD Pamplonaren arteko partida berriz atzeratu dute, Jesus De Miguel jokalariaren heriotzagatik

Neurketa gaur arratsaldean jokatu behar zen, baina Tenerifeko jokalariaren heriotzaren ondorioz Federazioak atzeratzea erabaki du
SD Eibar eta CD Pamplonaren arteko partida berriz atzeratu dute, Jesus De Miguel jokalariaren heriotzagatik
(Argazkia: SD Eibar)
2026/11/03 12:01
Ekhi Belar Errasti

Berriz ere atzeratu egin dute SD Eibar eta CD Pamplonaren arteko Kopako partida. Orain dela astebete, Toledoko tren-istripuaren ondorioz atzeratu zuen neurketa Espainiako Futbol Federazioak, eta oraingoan Jesus de Miguel CD Tenerifeko jokalariaren heriotza da arrazoia.

Atzo, Tenerife eta Andorraren arteko partidan kolpea jaso zuen jokalariak, eta gaur goizean hil egin da. Horren ondorioz, Federazioak gaur jokatu behar ziren Kopako partidak bertan behera laga ditu.

Oraindik ez dute zehaztu CD Pamplona – SD Eibar partida noiz jokatuko den.