SD Eibarko Matlou, Pizarro eta Moralesek euren selekzioarekin jokatuko dute

Hegoafrikarrak Tanzania izango du etsai, eta uruguaitarrek Ekuador
SD Eibarko Matlou, Pizarro eta Moralesek euren selekzioarekin jokatuko dute
2024/02/22 17:00
eta kitto!

Noko Matlou, Esperanza Pizarro eta Valentina Morales partiduak dituzte euren selekzioekin, F Ligan izango den bi asteko geldialdia aprobetxatuz. Hegoafrikarrak Tanzaniaren aurka jokatuko du olinpiada-aurreko txapelketan eta Uruguaieko biek Ekuadorren aurkako bi lagunarteko partidu izango dituzte.

Noko Matlouk Hego Afrikako selekzioarekin bidaiatuko du beste behin. 'Banyana Banyana' selekzioa berriro ere bilduko da Tanzaniaren aurkako aurre-olinpiadetako torneoa jokatzeko, joan eta etorriko formatuan. Joaneko partidua bihar jokatuko da, eta itzulikoa martitzenean, hilaren 27an. Esperanza Pizarro eta Valentina Moralesek Uruguaiko selekzioarekin bidaiatuko dute Ekuadorren aurka bi lagunarteko partidu jokatzeko. Partiduak etzi eta 27an jokatuko dira.