Selektibitatea atzeratzea adostu dute gobernuak eta autonomia erkidegoek
2020/03/17
17:15
eta kitto!
Espainiako Hezkutza eta Unibertsitate ministerioak autonomia erkidegoekin eta unibertsitateetako errektoreekin bildu dira eta selektibitatea atzeratzea adostu dute. EAEn ekainaren 10, 11 eta 12an egin behar zen selektibitatea, baina, gaur bertan hartutako erabakiaren ondorioz, geroago egin beharko da. Oraindik ez dituzte data berriak zehaztu. Koronabirusa dela eta, eskola presentzialik ez egotearen ondorioz ikasleak ez kaltetzea izango luke helburu neurriak.