“Selektibitateari ez” esan diote Eibarko hainbat ikaslek
2022/06/10
08:54
eta kitto!
Eguaztenean unibertsitatera sartzeko probak hasi ziren eta, ohikoa denez, Eibarko ikasleek Hezkuntza Esparruan egiten dihardute azterketak. Horren aurrean, eta “ikasleon osasun mentala kaltetzen duen, lehiakortasunean hezten gaituen eta filtro sozial klasista gisa funtzionatzen duen ebaluazio sistemaren aurrean”, hainbat ikaslek protesta egin zuten atzo, “Selektibitateari ez!” goiburuarekin.
Ikasleek azterketak egiten diren eraikinaren aurrean egin zuten protesta eta elkarretaratzean egon ziren indar polizialen presentzia gogor salatu zuten.
Ikasleek azterketak egiten diren eraikinaren aurrean egin zuten protesta eta elkarretaratzean egon ziren indar polizialen presentzia gogor salatu zuten.
Bestalde, elkarretaratzean izandako indar polizialen presentzia gogor salatzen dugu! pic.twitter.com/8rriWpGnPG
— Debabarrenako Ikasle Abertzaleak (@DebabarrenakoIA) June 9, 2022