Semaforo berri bi ipini dituzte Untzagan

Semaforo berri bi ipini dituzte Untzagan
2013/03/26 00:00
eta kitto!

Batek baino gehiagok ezustea hartu du azken egunotan Untzagan bidea pasatzera joatean, orain arte bakarrik zebrabidea zegoen tokian orain semaforo berri bi daudela ikustean. Untzaga plazatik (udaletxea dagoen plazatik) Ego-Gainera pasatzeko tokian ipini dituzte semaforoak, oinezkoendako segurtasuna areagotzeko asmoz. Izan ere, 2010ean bertan oinezko bat hil egin zen automobil batek harrapatuta. Jendea semaforoetara ohitu bitartean, udaltzainak inguruan dabiltza, gidari zein oinezkoak ohartarazten.