SexuBizi-Gune Morea Untzaga plazan egongo da San Juan jaietan
Sexualitateari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, kondoiak behar badituzu, sexu erasorik pairatu baduzu... Era askotako zerbitzuak eskainiko dituzte.
2025/06/16
13:33
eta kitto!
SexuBizi-Gune Morea, sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen gune mugikorra, Untzagan egongo da kokatua beste behin ere San Juanetako kontzertuetan eta jaietan.Zerbitzua, ondorengo data/ordutegian egongo da martxan:
San Juanetako kontzertuetan:
- Ekainak 20 eta 21 , baruxaku eta zapatua, gaueko 00:00etatik 03:00etara.
San Juan jaietan:
- Ekainak 23 eta 24, astelehena eta martitzena, gaueko 00:00etatik 03:00etara.
Oraingo honetan ez da furgonetarik egongo. Karpa bat eta babes gune bat egongo dira.
Zergatik gerturatu gunera?
- Sexualitateari buruzko informazioa jaso nahi baduzu (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak)
- Kondoiak behar badituzu.
- Sexu-aholkularitza profesionala behar baduzu.
- Sexu indarkeriari buruzko informazioa jaso nahi baduzu.
- Sexu erasorik pairatu baduzu, babes gune bat izango duzu.