SexuBizi-Gune Morea Untzagan plazan egongo da aratosteetan
Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak sustaturiko zerbitzua eskaintzen du SexuBizi-Gune Moreak
                
                
                    2025/02/25
                    11:36
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Aratosteak gainean ditugu eta SexuBizi-Gune Morea, sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen gune mugikorra, Untzaga Plazan egongo da kokatua martxoaren 1etik 2rako gauean, 00:00etatik 03:00etara.
Gu honetan sexualitateari buruzko informazioa eskaintzen dute (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak). Horrez gain, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dira:
- Kondoiak.
 - Sexu-aholkularitza profesionala.
 - Sexu indarkeriari buruzko informazioa.
 - Sexu erasorik pairatuz gero, babes gune bat izango da