Shirley Davis & The Silverback-en kontzertua egun bat aurreratu dute, larunbatean Coliseoan izango da
2018/03/13
08:23
eta kitto!
Jatorriz jamaikarra den SHIRLEY DAVIS kantari australiarrak THE SILVERBACKS seikotearekin Eibarren izango da martxoan egiten ari den bira amaitzen, eta aurretik igandean Portalean iragarrita bazegoen ere, larunbatean, martxoaren 24an, Coliseoan egingo da Shirley Davis & The Silverback-en emanaldia, 20:30etik aurrera. https://www.youtube.com/watch?v=BxF3teXZq_0&feature=youtu.be
Shirley Davis & The Silverback-en lehen disko luzea den 'Black Rose' lanean Soul urardotu gabea eta afrobeat ukitu bat proposatzen dira. Elkarlan hori bilatu gabe sukaldatzen hasi zen, Tucxone Records zigiluko jendea bilduta zegoen Sharon Jonesen emanaldi batean Shirley Davis aurreikusi gabe abesten hasi zenean. Tucxonekoak han eta hemen hasi ziren arakatzen, Australian bizi zela jakin zuten, ibilbide oparoa izanagatik ere ez zuela merezi zuen ezagutza izan. eta Davisek onartuko zuen proposamen bat egin zioten.
Gurasoak jamaikarrak izanik, Shirley Davis ingelesak bide oparoa egin du orain arte, eta bide horretan, besteak beste, Wilson Picket edo Marva Withney bezalako artista handiak topatzen ditugu.
Shirley Davisek kolaborazio lan asko egin ditu beste hainbeste diskografia zigilurentzat eta "I Wanna Live" gaiarekin, izan ere, lehenengo postua lortu zuen gai horrekin Australiako zerrendetan. "Sharon Jones" artista handiak babestuta, Europako soularen izar berria izango da Shirley haren arabera. Talde guztiz sendoa lagun, benetan gozatuko dute musika beltza maite dutenek.