Simone Ojanguren Espainiako Filosofia Olinpiadetara sailkatu da
Eibar BHI-ko ikasleak argazkilaritza filosofikoaren barruan hartu zuen parte Euskadiko Olinpiadan
2026/03/18
13:40
Ekhi Belar Errasti
Martxoaren 13an Euskadiko VIII. Filosofia Olinpiada jokatu zen lakuan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Ekimen hau DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean pentsamendu kritikoa lantzeko topagune gisa finkatu da eta aurtengo edizioko finalean 28 ikastetxetako 74 lagunek hartu dute parte.
Eibar BHI-ko Simone Ojangurenek argazkilaritza filosofikoaren arloan hartu zuen parte eta bere saileko irabazlea izan zen, Espainiako Filosofia Olinpiadetan parte hartzeko txartela lortuz. Hau apirilaren 17an eta 18an jokatuko da, Ciudad Realen.