Skabidean talde iruindarreko kideek hitzaldia emango dute barixakuan Depor tabernan
2026/05/06
11:32
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordeak datorren barixakurako, maiatzaren 8rako, “plan desberdin bat” iragarri du: Skabidean talde iruindarreko kideek hitzaldia eskainiko dute Depor tabernako beheko solairuan, 19:00etan.
Skabidean taldea
Skabidean 2012an Iruñean sortutako ska eta rocksteady taldea da. Funk doinuak ere lantzen dituzte, Jamaikako musikaren erritmo sinkopatuak oinarri hartuta eta bestelako estiloekin uztartuz.
Taldeak euskarazko kantuak ekoitzi ditu nagusiki, eta Euskal Herriko hainbat txokotan eman ditu kontzertuak azken urteetan.