Slow-food delakoari buruzko hitzaldia Kultun
2012/05/24
00:00
eta kitto!
Gaur 19.00etatik aurrera, 47. Euskal Jaiaren egitarauaren barruan slow food delakoaren inguruko hitzaldia emango du Juan Manuel Garmendia Slow Food Donostia elkarteko presidenteak Arrate Kultur Elkartean. “Slow Food” mugimendua Italian sortu zen eta oinarri nagusiak hiru dira: janari ona, garbia eta justua. Mugimenduaren helburu nagusia gure arbasoek laga ziguten gastronomia eta ekologia-ondarea ez galtzea da.