‘Sobran las palabras’ filma izango dute mintzagai barixakuko Zine Forum Feministan

Pagatxak Zine Forum Feminista antolatu du aurten ere. Portaleko Areto Nagusian izango da lehenengo saioa, 18:30ean.
‘Sobran las palabras’ filma izango dute mintzagai barixakuko Zine Forum Feministan
2026/10/08 12:48
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Zine Forum Feministaren lehen saioa egingo dute datorren barixakuan, hilak 9, Portaleko Areto Nagusian. Pagatxa Eibarko emakumeen elkarteak antolatuta, 18:30ean hasiko da saioa, eta 2026ko Sobran las palabras film italiarra izango dute ikusgai eta mintzagai.

Filmak familia gor bateko kide bakarra den nerabe baten istorioa kontatzen du. Protagonistak kanturako duen dohaina deskubritzen du, eta horrek bere betebeharren eta bere bidea aurkitzearen artean aukeratzera behartuko du.

Pagatxak herritarrak saiora joateko gonbidapena egin du, eta espero du filma eta ondorengo solasaldia gustuko izatea.