Soraluzeko jaiak direla eta, Lurraldebusen gaueko zerbitzua egongo da uztailaren 24tik 26ra
Lurraldebusen gaueko zerbitzuaren irteerak Eibarrerako noranzkoan izango dira 00:00etan eta 2:00etan, Aretxabaletatik 00:10, 02:10 eta 04:10ean Arrasatetik, Bergaratik (0:30, 2:30 eta 4:30) Osintxutik (0:35, 2:35 eta 4:35), Soraluzetik (0:40, 2:40 eta 4:40) eta Eibarrera (0:50, 2:50 eta 4:50). Kontrako noranzkoan, Eibartik 1:00, 3:00 eta 5: 00etarako irteerekin, geldialdi hauek eginez: Soraluze (1:10, 3:10 eta 5:10), Osintxu (1:15, 3:15 eta 5:15), Bergara (1:20, 3:20 eta 5:20), Arrasate (1:40, 3:40, 5:40) eta Aretxabaleta (1:50 eta 5:50).
Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: “Beste herri askotan egiten ari garen bezala, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentutik Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditugu uztailaren 24tik 26ra Soraluzeko jaietara hurbildu nahi duten pertsona guztiek modu jasangarri, seguru eta erosoan egin dezaten. Gainera, ezin dugu ahaztu garraio publikoa dela pertsona askok mugitzeko duten modu bakarra, eta, beraz, aisialdirako sarbidea ere bermatu behar diegu pertsona hauei”.
Unai Larreategi Soraluzeko alkateak adierazi duenez, Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzuak bide ematen du Debabarrena eta Debagoiena eskualdeen artean zubiak eraiki eta kultur eta aisialdi eskaintzaz gozatzeko ere. Bereziki gonbita luzatu nahi die Soraluze inguruko herrietako gazteei Santiago eta Santa Ana jaiak errespetuz eta alaitasunez goza ditzaten.