Sorbak bedeinkatzeko meza egingo dute San Juan egunean Azitaingo elizan

Bedeinkatutako sorbak etxe eta baserrietako ateetan ipintzen dira, hurrengo urteko San Juan bezperako suan erre arte.
Sorbak bedeinkatzeko meza egingo dute San Juan egunean Azitaingo elizan
2025/06/20 12:33
eta kitto!

Aurten ere sorbak bedeinkatzeko meza ospatuko dute Azitaingo elizan, San Juan egunean, 10:30ean. Eibartar askok eusten diote ohiturari: “Bedeinkatutako sorbak etxe eta baserrietako ateetan ipintzen dira, hurrengo urteko San Juan bezperako suan erre arte. Udaren hasieran bedeinkatzen ditugun sorbek baserri eta naturarekin daukagun lotura gogoratzen digute eta, fededunok, eurengandik jasotzen dugunarengatik eskerrak eman eta zaintzeko konpromisoa hartzen dugu horrela”.