Sormena, kantagintza, umorea hezkuntzan… 15 ikastaro prestatu ditu UEUk udaberriko eskaintzan
2016/02/10
15:25
eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) udaberriko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez. Otsaila eta maiatza bitartean 15 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Euskarazko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk. Matrikula zabalik dago. Eibarko Udalak dirulaguntzak ematen ditu ikastaroetan parte hartzeko.
UEUk on line bidezko ikastaroen aldeko apustua egiten ari da azken ikasturtean eta on line ikastaroek izandako emaitza onak kontuan izanik, 2015-2016 ikasturtean, lerro horretan sakontzea erabaki du eta hori islatzen da udazkeneko eskaintzan.
ON LINE ESKAINTZA:
- Euskal Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan.
- Euskal Mitologia: kultura ondarea.
- Nola dinamizatu komunikazioa Moodle-n.
- Matematika eskuekin eta baliabideekin Haur Hezkuntzan (2-6 urte).
- Sormenerako hezkuntza, artea esperimentatuz
IKASGELAKO ESKAINTZA:
- Kulturak, hizkuntzak eta lurraldeak: kultur aniztasunaren begirada GASTEIZ
- Pedagogia sistemikoa eguneroko hezkuntza praktikan IRUÑEA
- Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez EIBAR
- Umorea hezkuntzan estrategia gisa. EIBAR
- Galerak eta dolu-prozesuak ikastetxearen testuinguruan. IRUÑEA
- Esatearen ederra I. EIBAR
- Ikasi zure proiektua sare sozialen bidez ikusarazten. EIBAR
- Nerabeekiko lana irakaskuntzan. IRUÑEA
- Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak. EIBAR
- Agertokia zurea da. Aurkezpenetan entrenamendu trinkoa. IRUÑEA