Sostoaren otarraren zenbaki saritua

Sostoaren otarraren zenbaki saritua
2013/06/25 00:00
eta kitto!

Zapatuan eskaini zuen Sostoa abesbatzak urteroko Sanjuanetako kontzertua, San Andres elizako klaustroan. Jende asko batu zen bertan, eta urteroko moduan zozketa berezian parte hartzeko aukera izan zuen nahi zuen guztiak.
Abesbatzak jakinarazi digunez, otarraren zozketako zenbaki saritua 7932 izan da (larrosa kolorekoa); erreserbarako zenbakia ere badute, 9777 (urdin kolorekoa).