“Stella”, “Pájaros”, “Matusalén” eta “Luca” asteburuko zine-karteldegian
Zineaz gozatzeko aukera egongo da asteburuan, Coliseo antzokian
2024/04/05
11:17
eta kitto!
Aurreko asteburutik karteldegian dagoen Kilian Riedhof zuzendariaren “Stella. Víctima y culpable” pelikularekin batera, Pau Duràren “Pájaros”, David Galán Galindoren “Matusalén” eta Enrico Casarosaren “Luca” izango dira Coliseoko oraingo karteldegia osatuko duten filmak.
“Stella” eta “Matusalén” bi orduren bueltako iraupena dute, eta “Pájaros” eta umeentzako “Luca” ordubete eta 40 minutu ingurukoa. Bestalde, “Stella” 1 Aretoan eskainiko dute, “Pájaros” 2 Aretoan, “Matusalén” Antzokia eta 1 Aretoaren artean, eta “Luca” Antzokian.