Stoichkovek kontratua luzatu du Eibar KE-rekin
2023/12/20
17:02
eta kitto!
Juan Diego Molina ‘Stoichkov’ Eibar KE-ren jokalariak gorriurdinekin zuen kontratua 2026. urtera arte luzatu du. Cadizko aurrelaria Eibarren izarretako bat da, beraz, berri garrantzitsua da talde armaginarentzat.
Stoichkov 2021eko uztailean iritsi zen Eibarrera, eta harrezkero ohiko titularra izan da hamaikakoetan, baita zale armaginen idoloetako bat ere. Izan ere, Eibarren jokatu dituen bi denboraldi eta erdian jokatu dituen 102 partidetan, 41 gol sartu eta 9 asistentzia eman ditu.