Suak argitu du urteko gaurik magikoena
2012/06/24
00:00
eta kitto!
Urteroko moduan, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako San Juan Suak herritar mordoa erakarri du Untzagaraino urteko gaurik luzeena izan den honetan. Baina sua ixotu aurretik, Nerea Lodosak zuzentzen dituen Ipurua Dantza Garaikideko dantzariek, 130 batek luzaroan prestatzen jardundako dantza ikusgarriekin gozatzeko aukera izan da. Horiek amaitu eta, jarraian, omenaldietarako unea ailegatu da. Aurten urteurren bereziak ospatzen dituzten elkarte eta eskolak izan dira protagonista, udaleko agintari eta…eta kitto! Euskara Elkartearekin batera.