Suaren inguruan batu dira eibartarrak

Untzaga plaza jendez bete zen San Juan suaren inguruan
2024/06/24 08:27
eta kitto!

Urtero bezala, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, San Juan Sua egin zen atzo, San Juan bezpera. Herriko hainbat lagun eta erakunde omendu zituzte eta, aurretik, Eibarko Udal Dantza Akademiakoek dantzak egin zituzten suaren lehen txinpartak pizteko.

Omenduei dagokienez, Eibarko Klub Deportiboa (100 urte bete ditu aurten), Mugi Panderoa musika taldea (bere 10. urteurrenean), mila saltsatan dabilen Mireia Alonso sukaldaria, Josu Mugika (ibilbide luzeari amaiera eman dion dantzaria eta irakaslea), eta emaitza arrakastatsuak lortu dituzten SD Eibar (CD Vitoria eta emakumezkoen B taldeko ordezkariak), Eibartarrak FT eta CD Urki futbol taldeak izan dira protagonista eta sua piztu dutenak.