Familian kozinatzeko tailerra antolatu du ...eta kitto!-k Gau Beltzari begira
2021/10/18
09:59
eta kitto!
Hilabete baino gehiago falta da "Gau Beltza" ailegatzeko, baina ...eta kitto! Euskara Elkarteak tailer berezia antolatu du egun horren harira: "beldurrezko" gailetatxo apainduak egiteko saioa eskainiko du familientzat datorren urriaren 26an, arteartea, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, ...eta kitto! Euskara Elkartean (Urkizu 11 solairuartea). "Gailetak egiteko orea nola egiten den eta ondoren gozogintza-mauka erabiliz Sorginak, Kalabazak, Katubeltzak... sortuz gozogile bihurtuko gara, eta bide batez, koloreak nahasten eta gure gailetak margotzen ikasiko dugu. Gailetak apaintzeaz gain, sorginen atzamar beldurgarriak ere egingo ditugu", diote Elkartetik. Guraso eta seme-alabek elkarrekin hartuko dute parte tailerrean. Izen-ematea doan da baina aldez aurretik eman beharko da izena: 943200918 telefonoan edo elkartea@etakitto.eus helbidean.