Süne, Seguridad Social eta Shirley Davies-ek emango dituzte aurtengo sanjuanetako kontzertuak

Gaur goizean egindako prentsaurrekoan eman dituzte ezagutzera Eibarko Udalak San Juan jaietara begira antolatu dituen kontzertuak Jon Iraola alkateak, Andoni Zabala Kulturako zinegotziak eta Patxi Lejardi Jaietako zinegotziak.
2025/04/01 17:41
eta kitto!

Sanjuanen aurreko asteburuan egingo dira jaietako kontzertu nagusiak, hau da, ekainaren 20an (barixakua), 21ean (zapatua) eta 22an (domeka). Barixakuan Süne arituko da, “oraindik esan ez daitekeen Eibarko beste talde batekin”. Zapatuan Seguridad Social, berrogei urtetik gorako ibilbidea duen taldeak emango du kontzertua. Eta, domeka girotzeko, “souleko erregina berria” den Shirley Davies arituko da.