Tabakoa erretzeari laga nahi dutenentzat doako terapia-saioak antolatu ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak
2024/01/09
12:24
eta kitto!
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak tabakoa erretzeari lagatzeko terapia-saioak antolatu ditu. Zerbitzua doakoa da eta AECC Gipuzkoak hainbat eskualdetan dituen sei egoitzetan eskaintzen da. Saioak tabakismoan aditua den psikologo batek zuzenduko ditu beti, eta Eibarren astean behin, eguenetan izango dira, 11:00etatik 12:00etara, elkarteak Ardantza kalean duen egoitzan.
Horrez gain, terapia online egiteko aukera ere ematen dute. Guztira zortzi saio dira, eta egun eta ordutegi hauek daude aukeran. Astelehenero, 15:00etatik 16:30era; martitzenero, 11:30etik 13:00era; eta eguaztenero, 17:00etatik 18:30era.
Batean zein bestean izena emateko azken eguna urtarrilaren 17a da. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko 943 45 77 22 telefonora deitu daiteke.