Tabernarien arteko pintxo lehiaketa gaur hasi da
Bihar ere dastatu ahal izango dira lehiaketara aurkeztu dituzten pintxoak.
2024/11/06
11:00
eta kitto!
Gaur eta bihar (azaroaren 6an eta 7an) jokatuko da Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Eibarko tabernarien arteko XX. Pintxo Lehiaketa “San Andres Sariak”, parte hartzeko izena eman duten 16 tabernetan: Akara, Amesti, Banaka, Baratze Gourmet, Bossa, Bulebú, Gure Leku, Kontent, Koskor, Kultu, Nuvola, Slow, Topa-leku, Trinkete, Txoko eta Vinoteca Bacoleku Ego-Gain. Jarraian daukazue taberna bakoitzaren proposamena:
- Akara. Zezen zoroa. Zezen-buztana, gurinezko parmentierra, idiazabal gazta eta lore elektrikoa.
- Amesti. Steak tartar gure erara. Txahal-haragi ondua.
- Banaka. Banaka. Arrautza-gorringoa patata-kristalean, hirugiharra, trufa edo txistorrekin.
- Baratze Gourmet. Sashimi rape gorria. Rapea, erremolatxa, jenjibrea, zitrikoa, guakamolea, gazta, espirulina gaileta.
- Bossa. Mar del Caribe. Guakamolea eskalibadarekin eta berdel ketuarekin.
- Bulebu. Piroplasto. Txipiroia, tipula, piperra, txipiroi tinta, irina.
- Gure Leku. Saski-lore. Platano arrez egindako saskia, okela metxatua, guakamolez lagunduta eta aliolia.
- Kontent. Buztanan kurruskaria. Buztana, ogi xafla, piperra, tomatea.
- Koskor. Euskal astotxoa. Perrexila, Luma gorri oilaskoa, piperra, limoia, Egotzako gazta, talo berria.
- Kultu. Tortilla patata berria. Ziazerbak, patata, olioa, azalorea, errefau txikia, azenarioa, zainzuri berdea, tomatea, tipula, tipulina.
- Nuvola. Kua kua. Micuit-a, udare-konpota ardoarekin, trufa, pistatxoa, oliba olio birjina.
- Slow. Taco 0 (km 0). Haragia, letxuga, gazta, porrua, tomatea eta saltsa.
- Topa-leku. Bacagran. Barazkiak labean, porrua, tipula morea, berenjena, bakailao xerrak, granada eta pil-pil saltsa.
- Trinkete. Txerri pausotxuak. Barazkiak eta txerrikia.
- Txoko. Delicias del txoko. Galeperraren arrautza-foita, tipula karamelizatua, ahuntz-gazta eta modena.
- Bacoleku Ego-Gain. Jacinto. Ogi xerra, eusko label tomatea, ondarroa Guenaga hegaluzea, baserriko porrua hotza eta oliba olioa.