Tagzania, eguneroko joko berria abiatu du CodeSyntaxek
Martxan da Tagzania aplikazio/joko berria. Egunean Behin, Euskal Herriko galdera eta erantzun joko ospetsuaren ildotik, sei urte bete dituen aplikazio horren arrakasta-gako batzuekin garatu da Tagzania: erabiltzaile euskaldunentzako euskal eduki interesgarriak, ariketa arin batean; sailkapenak eta talde pertsonalizatuak.
CodeSyntaxetik azaldu duten bezala, "jokoaren funtsa da Euskal Herriko eta munduko tokiak, irudi panoramikoz erakutsiak, mapa batean identifikatzea. Puntuak lortzen dira segun gertatusuna eta azkartasuna, eta horrekin sailkapenak osatzen dira (egunekoa, astekoa eta hilabetekoa), orokorki zein taldeka. Geoguessr edo Openguessr bezelako mapa-jokoekin antza du Tagzaniak, baina edukia zaindu egin da, errepide galduak izan beharrean, Euskal Herriko eta munduko toki esanguratsuak dira Tagzanian erakusten direnak: Wikipediako datu libreak berrerabili dira tokiak identifikatzeko, eta emaitza ikustean, erabiltzaileak eskura izango du euskarazko Wikipediako esteka, toki bakoitzaz gehiago jakiteko". Aplikazioren garapena Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu dute.
Tagzania izena CodeSyntax-en aspaldiko marka da: mapa pertsonalizatuak egiteko 2.0 garaiko mashup bat izan zen, bere bidea egin zuena.
Aplikazioak eta jokoak garatzen eta gamifikazioan eskarmentua du CodeSyntax-ek. Aipatutako Egunean Behin aplikazioaz gain, bezeroentzako app/jokoak ere garatu ditugu. Appa Zarautz, Gurot edo Appa Hi dira adibide batzuk.
Beste aplikazio horiek bezala iOS eta Android sistema eragileetarako dago prest Tagzania. Instalatu eta probatzera gonbidatzen zaituztegu, jokoa hobeto ezagutzeko, helbide honetatik; https://tagzania.com