Tailer digitaletan izena emateko epea luzatu dute
Hamasei urtetik gorakoentzat Udalak antolatu dituen tailer digitaletan parte hartzeko plazak daudenez, izena emateko epea luzatzea erabaki dute antolatzaileek: Geolokalizazio aktiborako tailerra teknologiek gaur egun eskaintzen dituzten geolokalizazio aukerak modu pasibo hutsean kontsumitzetik modu aktiboan eta euskaraz erabiltzera bideratutakoa izango da eta, besteak beste, mapak, gida lokalak, ibilbideak eta abar landuko dira. Honetan izena emateko epea hilaren 28ra arte luzatu dute.
Eta Auzolan digitala Wikipedia editatzen tailerrean Wikipedia bezalako proiektu batean lan egiteko tresnak erakutsiko dira, norberak parte aktiboa hartu dezan garatzen ari den eduki ekosistema berrietan. Tailer biak Codesyntax-ek emango ditu. Apirilaren 4ra arte egongo da izena emateko epea.