Tantanez Tantan 13:00ean abiatuko da Urkizutik
2016/05/21
11:05
eta kitto!
Eibarren euskalgintzan diharduten taldeen eskutik urte birik behin ospatzen dugun Tantanez Tantan ekitaldia gaur 13:00ean abiatuko da Urkizun. Gantxilla iturrian bete eta gero, eskutik eskura giza katean Untzagaraino eramango dute jaiarekin bat egitera animatzen diren guztien artean. Horrela, jai giroan, Eibarren ere euskeraz bizi nahi dugula aldarrikatuko dugu. Antolatzaileek herritar guztiei jaiarekin bat egiteko gonbidapen zabala egin nahi die, ibilbideko tarte batean jarri eta gantxilla Untzagaraino eramaten laguntzera animatzeko asmoz.
Ibilbidea
Gantxillak eskurik esku egingo duen ibilbidea 12 tartetan banatu dute antolatzaileek eta horietan egoteko gonbidapenak bidali dizkiete herriko elkarte, ikastetxe eta bestelako taldeei. Hala ere, edozeinek izango du parte hartzeko aukera, gonbidapen barik ere: nahi duen tartean ilaran ipini, besterik ez du egin beharko. Bestalde, gantxilla hartu eta aldamenekoari eman eta gero, kalejiran joateko deia egin dute antolatzaileek: “Gantxila ondoko lagunari eman eta gero, atzetik etorriko den kalejirarekin bat egitea eskatuko diogu jendeari. Atzean pankarta joango da, trikikalariek eta hankapaloek lagunduta, denak elkarrekin Untzagaraino, harmailetaraino kalejiran igotzen joateko. Denak Untzagan batu eta jarraian, aurtengo ekitaldirako Jon Mikel Mujikak idatzitako aldarrikapena irakurri eta jaiari eskainitako bertsoak kantatu ditugu eta, agurtzeko, jende guztia "Euskaraz bizi nahi dut" kantuaren erritmora dantzan egitera animatu nahi dute antolatzaileek.
Urdinez jantzita eta zapiarekin
Erropa urdina eta koadrodun zapia eramatea eskatu dute antolatzaileek, horrela, urdinez jantzita, denon artean olatuaren tantak irudikatzeko. Edozein urdin-kolorek balioko du eta berdin dio zer janzten dugun (alkandora, txamarra, jertsea, kamiseta...). Urkizutik Untzagarainoko ibilbidea tantanez tantan zenbat eta urdinagoa izan, orduan eta euskaren aldeko olatu handiagoa osatzea lortuko dugu eta!