Tanttakak 'Kreditua' taularatuko du martitzenean
2015/12/14
19:14
eta kitto!
Tanttaka taldearen eskutik bihar (martitzena, hilak 15) euskerazko antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Coliseoan, 20:00etan hasiko den "Kreditua" lanarekin. Fernando Bernués-ek zuzendutako antzezlanean Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga antzezleek jardungo dute taula gainean, bankuko kredituaren aitzakiarekin lana ikustera gerturatzen direnei barrea eragiteko ahalegina egiten. Sarrerak 8 euro balio du.