Tattoo Circus-ek asteburua beteko du
Gaur arratsaldeko aurkezpenarekin hasi eta domekara bitartean, Eibarko Gaztetxeak Tattoo Circus presoen aldeko ekimen berezia hartuko du, egitarau zabalarekin: gaur 18.00etan Una vision desde dentro hitzaldia emango dute eta 20.00etan Napoka Iria eta Todo o Nada taldeek kontzertua emango dute. Zapatuan goizetik ekingo diote egitarauari, 10.00etatik 12.00etara martxan egongo diren serigrafia eta txapa tailerrekin. 12.30etan Cárcel y mujeres hitzaldia emango dute eta 14.00etatik 16.00etara bazkaltzeko tartea hartuko dute. Ondoren, 16.00etan Presoen Aldeko Subastari ekingo diote Karrika Tabernan eta, hori amaituta, Etxerat-ek Euskal Preso Politikoak eta bere senideak izenburuko hitzaldia eskainiko du (17.30etan). Iluntzeko 20.00etan kabaretak hartuko dio erreleboa: Iseltek(oihal-ikuskizuna), Expresamente (uztai-ikuskizuna), Trival fusión (dantza), Nariz Roja Clown eta Bloody Poison Team ikusteko aukera izango da. Gauean Soraluzeko gaztetxean jaiak jarraituko du (Eibartik Soraluzera joateko autobusak antolatu dituzte,orduoro gauerditik hasita). Eta domekan berriz goizetik ekingo diote egitarauari: 10.00etatik 14.00etara banatzaile alternatiboen topagunea egingo da, 14.00etatik 16.00etara bazkaria, 16.00etan Cárcel = Tortura kanpaina aurkezteko hitzaldia hasiko da eta jarraian horren gaineko mahai-ingurua. Informazio zehatzagoa http://eibartattoocircus.blogspot.com.es helbidean aurkituko duzue.