Teatro Corsariok "El médico de su honra" eskainiko du gaur
2013/02/26
00:00
eta kitto!
Valladolideko Teatro Corsario taldeak El médico de su honra, Calderón de la Barcaren lan ezaguna taularatuko du gaur (martitzena, hilak 26) 20.30etan Coliseo antzokian. Antzerki taldeak 30 urte bete ditu eta hori ospatzeko prestatu du XVII. mendean idatzitako testuan oinarritutako antzezlana. Sarrerak 11 euro balio du eta aurretik txarteldegian erosteko aukera izango da.